es  |  eus
Hemen aurkitzen zara > Erabilienak
2019-03-03

Bazkide estimatuak,
 
datorren Martxoak 3, igandean, irteera egiteko proposamena bidaltzen dizuegu, Ermua mendira, Gorlizen, Itsasargitik joanda. 3 ordutako irteera erraza. Itsargiaren azpian dauden Bunkerrak ikusiko ditugu, beraz hango tunelak ikusi nahi dutenei linterna eramatea gomendatzen diogu. Itsalabarretik hurbilen dagoen bidetik joango gara, baina badago aukera Itsasargira doan errepidetik joateko ere. Hemendik Ermua mendira joko dugu, eta bide berdia egingo dugu bueltatzeko. Inork nahikoa izan badu Itsasargirako zatiarekin, bertan gera daiteke edo aparkalekura jeitsi daiteke nahi duenean. Txangoaren ostean, eguraldiaren arabera, Pinudian dauden mahaietan jan dezakegu gure ogitartekoa.
 
Tokia: Gorlizeko Ospitalaren ondoan dagoen aparkalekua izango da gure topagunea, Astondolo hondartzatik hurbil. Gorlizen, Urezarantzarako norabidea hartu behar da.
Ordua: 10:00
Harremanetarako telefonoa: 688802179 (Jaione)
 
Iganderarte, Hasta el domingo!
Ume Alaia Bizkaia

ver
Pribazitate politika | Abisu legala | Kontaktua | Copyright 2010 UME ALAIA