es  |  eus
Hemen aurkitzen zara > Erabilienak
2019-12-16

Familia estimatuak,

aurten ere gure gazteak eta nerabeak elkar ezagutu, harremanetan jarri eta elkartu daitezen jarduera bi aurkezten dizkizuegu. 12-17 urte dutenentzat pentsatuta daude. Izena ematen duten gazteen kopuruaren arabera, adin ezberdinetako taldeak antolatuko dira.

Proposamen bi daude. Abenduaren 26an zinemara irteera eta abenduaren 27an bolatokira irteera eta afaria.
Jarduera hauetan familiek jarduera, garraioa eta jatekoa ordainduko dute eta Ume Alaia Bizkaiak "Aldaketa Sozialeko" hezitzaile sozialak ordainduko ditu. Izena emateko epea abenduaren 15ean bukatuko da. Horretarako gure Web orrialdeko "Jardueren eskaerak" atalean https://www.umealaiabizkaia.com/es/Inscripciones%20a%20Actividades.html izena eman dezazuela eskatzen dizuegu mesedez.

Zinemara egingo den irteerarako 8€ ordaindu beharko da eta Bolatokira eta afarirako 15€. Jardueraren proposamenak aurrera egingo duela ziurtatzen dugunean izena eman duzuenoi idatziko dizuegu ordainketa egiteko.

Erantsita dituzue jardueren deskribapen laburra eta parte hartzeko fitxa ("Ficha Participación"), fitxa honetan jakin arazi ahal diguzue gazteren batek behar izan berezirik duen edota aipagarria eta kontutan hartu beharreko beste gairen bat.

Jarduera bietan elkartzeko eta bukatzeko tokia Abandoko Tren geltokiaren sarrera izango da.
 
Animatu zaitezte eta etorri !

ver
Pribazitate politika | Abisu legala | Kontaktua | Copyright 2010 UME ALAIA