Familia estimatuak,
Hiru jarduera proposatzen dizkizuegu Gabon hauetan gure gazteek eta nerabeek elkar ezagutzeko, elkarren artean harremanak izateko eta harremanak estutzeko. 10 eta 17 urte bitarteko gazteentzat pentsatuta daude. Izena eman duten pertsonen kopuruaren arabera, adinaren araberako taldeak egingo dira.
Hiru proposamen desberdin daude hiru egun desberdinetarako. Abenduaren 29an zinemarako irteera bat, abenduaren 30ean Areto Birtualera irteera bat 2 jarduera egiteko (Virtual Bilbao) eta afaria (bokata, hanburgesa,…) eta urtarrilaren 4ean sukaldaritza saioa (sandwichak, cocktelak, ..) Leonora txokoan.
Jarduera horietan familiek beren gain hartuko dute jardueren eta janarien prezioa, eta Ume Alaia Bizkaiak "Aldaketa Soziala" gizarte-hezitzaileen zerbitzua eta garraioa ordainduko ditu. Izena emateko epea abenduaren 3an amaituko da. Horretarako, Ume Alaia Bizkaiaren webgunean eman behar da izena, "Jardueretarako inskripzioak" atalean https://www.umealaiabizkaia.com/es/Inscripciones%20a%20Actividades.html argi adieraziz zein jardueratan inskribatzen den adingabea.
Zine jarduerak 7,5 €-ko prezioa du, Virtual aretoko jarduerak 20 €,afariak 10 € eta Txokoarenak 10€ gutxi gora behera. Jarduerak egingo direla baieztatu ondoren, izena eman dutenekin harremanetan jarriko gara jarduerak ordaintzeko.
Honekin batera, bi jardueren fitxa eta parte hartzeko fitxa bat bidaltzen dizkizuegu. Fitxa horretan, adingaberen batek beharrizan bereziak dituen edo kontutan hartu beharreko beste gai garrantzitsu bat zein den adierazi dezakezue.
Kasu guztietan, Bilboko Abandoko Tren Geltokiko hall-a izango da irteera- eta helmuga-puntua.
Animatu, zuen zain gaude!