es  |  eus
Hemen aurkitzen zara > Erabilienak > URKIOLARA IBILALDIA
2018-07-08
URKIOLARA IBILALDIA

Bazkide estimatuak,


Datorren Uztailaren 8an Urkiolara joateko proposamena bidaltzen dizuegu, ibiladi erraza egiteko.
Urkiolako Santutegian elkartuko gara 10:30etan. Han bide erraz bat hartuko dugu eta Asuntze mendi lepora helduko gara, Polpol metal ura duen iturria dagoen tokira, Anbotoko mendi –hegalera. 60 minutuko paseo lasaia da. Asuntze mendi lepotik hasita, Larrano mendi-lepora helduko gara bidezidor bat jarraituz, 15 minutu gutxi gora behera. Hemen Santa Barbara baseliza aurkituko dugu eta Atxondoko bailararen ikuspegiarekin disfrutatu ahal izango dugu.
Atsedena hartuta eta hamaiketakoaren ondoren egindako bidetik itzuliko gara Santutegira heldu arte, 13:30-13:45 inguru helduko gara.
Gure ibilaldiaren amaierara, eguraldi ona izan ezkero eta etxeko janaria badaramagu (bokatak edo tupper-ak), inguruko landetan bazkaltzea izan daiteke.
Urkiolan elkar ikustea espero dugu.

Pribazitate politika | Abisu legala | Kontaktua | Copyright 2010 UME ALAIA